XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Laborategian anemia normozitiko eta normokromikoa, eta tronbozitopenia erakusten dizkigu ia beti odol-azterketak (% 90etan).

Blastoak ikusten dira ia beti, eta granulozitoak 1.000/mm3 baino gutxiago izan ohi dira.

Hezur-muineko aspiratu edo biopsian muin hiperzelularra aurkitzen da, zelula leuzemikoak % 90 baino gehiago direlarik.

Ez dago megakariozitorik edo % 90etan oso murrizturik daude.

Diagnostikoa lehen aipatutako tindaketaz egiten da, honela zelula leuzemikoak ikusiz.

Toraxeko X izpietan mediastinoko masa % 10etan agertzen da.

Hezurretako X izpiekin hezur-erasana ikusten da kasuen % 50etan.

Diagnostiko diferentziala

Bere hasierako azalpena zein den kontu, sintoma honen ardatzetik egingo da diagnostiko diferentziala: panzitopenia agertzen denean, anemia aplasikotik eta beste minbizien metastasietatik (neuroblastoma, erretikuloblastoma, etab.etatik), bereizi beharko dugu.

Hezurreko mina denean, sukar erreumatiko eta artritis erreumatikotik.

Erraietako eta guruinetako megaliak agertzen direnean, mononukleosi, zitomegalobirusengatiko infekzio, linfoma eta beste batzuetatik bereizi beharko da.

Purpura denean, purpura tronbozitopenikotik.

Odol-analisian leukozitosia aurkitzen denean Bordetela, Mononukleosia eta leukozitosia sortzen duten beste infekzioetatik (Estafilokoko, Pneumokoko, etab.etatik), bereizteko planteatu beharko da diagnostiko diferentziala.

Fisiopatologia

Mitosi-indizea, hots, mitosian dauden zelulen frakzio edo kopurua, txikiagoa da leuzemia akutuan hezur-muin normalean baino, eta hezur-muin berean indize hori txikiagoa da askoz ere mieloblasto leuzemikoen artean (% 4-14) normalen artean baino (% 40-70).

Denborarekin, hezur-muineko blastoak zelula normalen ordez kokatzen dira, eta aitzindari mieloidez, eritroidez eta megakariozitikoz husten dute muina.

Tratamendua hasten denerako organismoan 1012 zelula leuzemiko daudela kalkulatzen da, batezbeste; hau da, ehun tumoraleko kg bat adina.